XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.4.1. Izena eta adjetiboa Izenak eta adjektiboak elkarrekin silaba gutxiko multzoa osatzen ba dute, hiztunak hitz soil bat edo bi hitz bezala analiza dezake talde hori, izen konposatuekin gertatzen den moduan; horrela, bi modutara joan daiteke azentua: .

Kasu hauetan azentu nagusiak besteak bil ditzake, ezabatuz edo bigarren maila batean utziz.

Hitz konposatuetako bigarren elementua monosilabikoa denean, azentua hona dator: gizelúr.

Silaba bat baino gehiago baldin badu bigarren atalak, atal honetako azentua dugu nagusi: Arrantzelái.

5.4.2. Aditz nagusia eta laguntzailea Adjetibo eta izenarekin gertatzen zaigun bezala, hemen ere baztandarrek analisi diferenteak egin ditzakete multzo hauekin.

Horrela, nor torri dire? galderak aldaki hauek har litzake: nor tórri díre (guztiz enfatikoa) nór torri díre (silaba guztiak jarraieran ahozkatuz).

Hala eta guztiz, esaldi berori diferenteki esanen dugu elkarrizketan suertatzen garenean, tonuak zeharo aldatzen baitu.

Holakook bildu ditut Baztanen: (oso enfatikoa azken hau) .

Ikusten dugunez, nondik hasten garen kontatzen zehaztu behar dugu lehenik.